TRIKITI TESTUAK
|
«TRIKI TA KE»
GUK EZ DUGU NAHI Azken aldi honetan zenbat aldaketa zenbat epaiketa, zenbat lege, ikastolak, AEK, Auņamendi eta beste hainbat adibide daude. Madrilen larriturik lasai zeuden batzuk, ez dute uste adina botere, nonbait arriskutsua ikusten dute guk euskaraz hitz egitea ere.
Argi da ez direla gure hizkuntzaren eta gure kulturaren lagun, baina ez digu inork esan behar guri ezin garenik izan euskaldun. Eta ea leloa ahotsak elkartuz denok batera abesten dugun, kantu hau kantatzea delitua bada denok izan gaitezen errudun.
Bai, bai, bai, esango diegu lasai, aldarazi nahi gaituzte baina guk ez dugu nahi.
Bai, bai, bai, esango diegu lasai, ez direlako izango isilarazteko gai.
Hitzak: Aitor Mendiluze Musika: Iker Dorronsoro
|