TRIKITI TESTUAK
|
«EGUZKI BEGI»
SASOIAN MALEZIA Zein ederrak diren haurrak zortzi-hamar bat urtetan atsedenik hartu gabe lehertu arte jostetan jan, edan eta gozatu, kezkatu gabe ezertan ezin ote genezake denbora gelditu bertan.
Hogei-hogeita birekin sasoia eta indarra astean zehar lan gutxi asteburuetan farra ahal denean jo eta ezin bada... atzamarra buru pixka bat gehiago faltatu ohi den bakarra.
Berrogei-berrogeita bi zentzunez osatu gara aspaldian lerde soilez zikintzen dugu izara onenak eman ditugu ta sasoia pikutara gaitzerdi bere garaian alperrik galdu ez bada.
Hirurogeitik aurrera ditxosozko zartrosia sasoia joana eta dendan ezin erosia laster irentsiko luke gazteak mundu guzia baleuka nire jakintza eta nire malezia.
Hitzak: Xabier Euzkitze Musika: Iņaki Garmendia "Laja"
|