TRIKITI TESTUAK
|
«EGUZKI BEGI»
ZAZPIAK OIHAL BATETIK Mundu guztiak aditutzen du euskaldunaren negarra alde batera nahiago nuke ez banintz hemengotarra.
Enpeņatzea ez bada libre alferrik dugu indarra hau da txoriak gari tartean goseak egon beharra.
Antzerki hontan lau pertsonaia ta jokalari bakarra arbolak berak erakusten du hostoa eta adarra.
Enpeņatzea ez bada libre...
Sutan pizturik darrai oraindik sugaiz berriz iehengo gerra oharkabean ez zen mintzatu Txirrita poeta zarra.
Enpeņatzea ez bada libre...
Zazpi ahizparen gai den oihala ebakirikan erditik alde batera hiru soineko utzirikan lau bestetik.
Guraiziakin bereizi arren bakoitza bere aldetik ezagutzen da jantzi direla zazpiak oihal batetik.
Hitzak: Pedro Mari Otaņo Musika: Herrikoia
|