TRIKITI TESTUAK
|
«EGUZKI BEGI»
ERROMERIAN Soinu eta pandero ez gaude tristiak dantzan egin zazute zahar eta gaztiak ai, oi, ene zahar eta gaztiak soinu eta pandero ez gaude tristiak.
Batzuek dantzan eta besteak begira hankak sano dauzkana azaldu erdira ai, oi, ene azaldu erdira batzuek dantzan eta besteak begira.
Dantza guztiak dira alkarren antzeko porrusalda onena hankak berotzeko ai, oi, ene hankak berotzeko dantza guztiak dira alkarren antzeko.
Korroa osatzen da gazte ta zaharretik ixiltzen goaz danak nekatu aurretik ai, oi, ene nekatu aurretik korroa osatzen da gazte ta zaharretik.
Hitzak: Jon Azpillaga Musika: Iņaki Garmendia "Laja"
|