TRIKITI TESTUAK
|
ARRAPALADAN
«TRIKITIXA ZOOM»
Arrapaladan bahoa nerbioak puntan beti laugarren martxa sartuta bos karrenean hobeki ez legokek horren gaizki nora iritsi bahenki.
Presaka hoa amigo abiaduran frenesi urregorrizko orduak galtzerik ez dik merezi. Auskalo zeri segika auskalo zeri ihesi.
Irrikiaren irrika neurosiaren senide lasterka eta korrika erlojua ez da libre nolatan ez duk izan nahi denboraren adiskide.
Zortziak pasa ondoren zortziak eta laurdenak laburra dela bizitza ziok azkar dabilenak ez dik inongo presarik trenbide gabeko trenak.
Hitzak: Jon Sarasua Musika: Kepa Junkera
|