TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«KALEJIRA AL-BUK»
KEPA JUNKERA
ELKAR, 1994 / 1998

 

DIAMANTEAREN BIHOTZA

Lurpeko suetan bero,

harriak e(g)in ziren diamante

ta sua preso da harrez gero.

Gartzela zaren diamante

lehertzeko zer duzu espero

sua dabilkizu arnasa eske.

Harri-bihotzak aske

libratuko duen odoleko suak

ez du aski kontinentea.

Prometeoren eskuak

eskutik dakarren digantea,

oi!, Afrika sukartua.

Ipar guztien hegoa,

hego guztien iparra

behetik gorako malkoa.

Hego guztien iparra,

ipar guztien hegoa;

Izarren adar(ra,) Afrika(rra).

Su hartzen duen umea

bilakatzen omen da hegazti

ta hegaz uzten lur errea.

Badoa ba itxasoak gaindi

azpian ozeanoko leizea

begiak bizirik oraindik.

Ze gosearen malkoa

izanik bera ere argala

eta lodi ametsetan geroa,

nork moztu zure hegalak

hondatu gabe mundu osoa,

Afrika gure zain zabala?

Hitzak: Edorta Jimenez

Musika: Kepa Junkera