TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«KALEJIRA AL-BUK»
KEPA JUNKERA
ELKAR, 1994 / 1998

 

PROFEZIA

Profeta batek bere izkribu

zaharrean jarria

nola haize ta urek higatzen

duten armarria

ez dela luzaz biziko, sutan

dagoen herria

itsas mendekuz itoko dela

bere egarria

Ozeanoaren ozena

izanik gabeko izena

gazi-gozoen hondoan datza

amets haundi bat izan zena

Ozeanoaren ozena

izanik gabeko izena

gazi-gozoen hondoan datza

Euskalerri zena.

Uren sarrera sendagarri da

lurrazal errean

oroitzapenak zuria dakar

uhin aparrean

iraganari muga berria

jarri beharrean

amorruaren bitsa lehertzen da

Ebro labarrean.

Borobilera formaratu da

mendeen frutua

ozeanoan bortitz ari da

indar itsutua

kantaurietan isil dabilke

herri izkutua

arrainen aho borobiletan

hizkuntza mutua.

Hitzak: Jon Sarasua

Musika: Kepa Junkera