TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«1998»
TAPIA ETA LETURIA
TRIKI ELKAR, 1998

 

ITSASOAN URE LODI

Itsasoan ure lodi

ez da hondarrik agiri

neure laztana ikustearren

paseuko nintike handi.

Errekan dago harrie

haren ganean txorie

neskatxa kolore gorrie

mutilen engainagarrie.

Neure nobiaren ama

asto baten yabe dana

astoak ekarrikotso

etxean behar dauana.

Mari Juana lutudune

krabeline zuridune

krabeline zurie baino

hoba zenduke lagune.