TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«HAIN ZUZEN»
TAPIA ETA LETURIA
GAZTELUPEKO HOTSAK, 2002

 

COMPOSTELAKO ERROMESA

Compostelan egon nintzen

Lehengo udan erromes

Noizbait iritsiko nintzen

Joan izan banintz oinez

Arribatu nintzeneko

zain neukan Maruxiña

A zer serora parea

Bera ‘ta lehengusina!

Lagun biak hasi ziren

Gora Euskadi oihuka

Ni Biba Galizia Ceibe

Malkoak ezin xuka

Matxinada zabaldu zen

Tabernarik taberna

Fraga eta bere fragatak

Beldurtzeko galerna!

Santuari ez nion nik

Ez kaixo ez adio:

Compostelaraino gabe

Astiarran Santio!

Nahiz gaita jotzen ez jakin

Sentitzen naiz gallego

Herritasuna noiz behinka

Aldatzerik balego!

Hitzak: Joseba Tapia

Musika: Tradizionala/Joseba Tapia