TRIKITI TESTUAK
|
«KEPA, ZABALETA ETA MOTRIKU»
BIZKAIAN ZEHAR Ondarru ta Lekeitio Elantxobe ta Bermio daukanak ez daukanari popatik ematen dio.
Erandio ta Santurtzi Lutxanan txitxi burduntzi altzeiruak sardinari igerian erakutsi.
Arratiako zekorra txikerra baina gogorra lekura heldu ezkero garantia hilezkorra.
Anbototik Oiz puntara airezko zubi bat bada batean ezin denean bestera pasatzen gara.
Bizkaiko herri zenbaitsu hurrengoan beste batzu goraintziak aititari amamak uzten badautzu.
Hitzak: Xabier Amuriza Musika: Kepa Junkera
|