TRIKITI TESTUAK
|
«KEPA, ZABALETA ETA MOTRIKU»
KAIXO LAGUNAK Kaixo lagunak eta denoi egunon ikusten al duzue zer giro dagon hankak sano dituna ez geldi egon.
Kukurrukuka dagoz auzoan oilar bi ezer ez den lekuan eskuak garbi zeozer den lekuan begiak argi.
Marinel emaztea goizean senardun eguerdian umedun gauean alargun, itsasoko haitzari eman behar mun.
Aita San Antonio dago Urkiolan neskazar-mutilzarrak batzen nahiko lan hamaika frutu eder galtzen da arbolan.
Kanpoan uso eta etxean otso eskerrak lurperatu zutela atzo oraintxe egongo da isil eta mantso.
Hitzak: Xabier Amuriza Musika: Kepa Junkera
|