TRIKITI TESTUAK
|
«GOZATEGI»
EGIN Ohetik jeiki telebista piztu zer berri den entzunaz gosaltzeko prestu gezurra lasai dabil ta egia hestu notizietan toki handirikan ez du.
Ez naiz tontoa badakit zer egin ohizko jakinminari ez diot aldegin kioskora hurbildu ta bertan galdegin egunkari bat nahi dut emaidazu egin.
Entzun kantua mendietan oihartzun adierazpen askatasunaren erritmo alaia hostoak dantzan zuhaitzetan dabiltza zein ote da guziaren esanahia.
Zurikeria ahoan begiak itsu gezurrezko gizarte hon(e)tan aitzakia nagusi sarri garratza gertatu ohi den arren egiak ez du ixiltzerik merezi.
Egin, egin, bizitzari kasu egin Egin, egin, egiari kasu egin,
Egin da nire betiko laguna egin irratia etxean entzuten duguna guztiak ditut maite ni naiz euskalduna irrati, egunkari ta egin eguna.
Hitzak: Asier Gozategi Musika: Asier Gozategi-Iņigo Goikoetxea
|