TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«GOZATEGI»
GOZATEGI
TRIKI ELKAR, 1995

 

DANTZALEKUAN

Larunbateko parranda ustegabe luzatu zan igande eguerdiraino

egarriak geundela ta zerbeza ta kalimotxoz jani ginen leporaino

umore ederra gendun, aurpegi alaiagoa, astelehen goizean baino

geroztikan hiru egun pasa diren arren ezin zuzendu gabiltz oraino.

Dantzalekuan geundela neska gazte kuadrila bat ez zegoen oso aparte

iji-aja lasai geunden neska batek begiratuta keinu egin zigun arte

lagun batek esan zidan: zuri egin dizu eta beregana joan zaite(z)

inguratu nintzen baina agudo esan zizkidan kaixo eta gero arte.

Harekin jai neukalala beste bat topatu nuen rubia eta altua

dantza bat eskaini zidan, hari uko nola egin aprobetxa momentua

heldu orduko laztanak igurtzi eta muxuak non egin dut pekatua

muxutikan ezin pasa, ondo ikasia zeukan seigarren mandamentua.

Bi kalabaza jasota soinean neukana hiru ia nengoen nekatua

gurekin kontatu gabe nork aldatu ote duen ligatzeko sekretua

krisiaren eragina honetaraino heldu da, jaungoiko bedeinkatua

zalantzan jarria nengo(e)n dantzalekua ote zen edo monjen konbentua.

Krisiaren eragina honetaraino heldu da, jaungoiko bedeinkatua

zalantza jarria nengo(e)n dantzalekua ote zan edo monjen konbentua.

Gustora ari naiz baina gehiegi luzatu gabe bukatuko dut kantua.

Hitzak: Asier Gozategi

Musika: Asier Gozategi-Iņigo Goikoetxea