TRIKITI TESTUAK
|
«GOZATEGI»
ZENBAIT Hamasei laguneko famili bateri seme bat galdu zaio ez da inon ageri irratiz ari dira herri guztiari ai, oi, ene aurkitzen duenari emango diotela beste bat opari.
Martin erropa jazten Joxepa erazten Peru ikasketekin ta Marta jolasten zein pisu astuna dan nork ez du ikusten ai, oi, ene familia eusten nahiko lan badaukate izenak ikasten.
Zeinek ez du oraindik platerik puskatu zeinek ez du norbere galtzarik kakaztu jaungoikoaren hitza nahi dut oihukatu ai, oi, ene ez bada pekatu mutilzahar ta neskazahar ez bitez geratu.
Jaiotzetikan hona pasa da denbora hasera baten denak amaren ondora gero ama ahaztuta nahi duten txokora ai, oi, ene guztiak gustora geroni bidaliko gaituzte kanpora.
Hitzak: Asier Gozategi Musika: Asier Gozategi-Iņigo Goikoetxea
|