TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

KULEBRIN-KULEBRON

«GOZATEGI»
GOZATEGI
TRIKI ELKAR, 1995

 

Zorioneko etxe honetan

bada hamaika histori

ama ohean etzan zenean

aita gainera erori

ondorenak zer ekarri zuen

ez esan gero inori

aita gainean mugikor eta

amarik ez zan ageri.

Aitonak lanik ernaten duen

edo ez amari galde

utzi ezkero amona ere

salduko luke debalde

alde batetik erdi itsua

despistatua bestalde

pixa egiten iaioa degu

taparikan altxa gabe.

Gure etxean ezin bestean

telebistak jo du kiebra

aitona degu kulebroi eta

amona berriz kulebra.

Hitzak: Asier Gozategi

Musika: Asier Gozategi-Iņigo Goikoetxea