TRIKITI TESTUAK
|
«NEGARREZ ABESTEN DUT»
TXOTXETIK Gu geu sei neska ginen behin Hondarribira intentzioaz joanak sagardotegira txuleta bila eta kupelen zirira.
Pozik jo nuen begiz mutil dotorea zeinak piztu baitzidan grina ta adorea ezpainetarainoko irripar-lorea.
Esan ere egin nion lotsaren hutsetik "Egarriak etorri nau, moteil, etxetik; egingo al diagu saioa txotxetik?"
Erantzuna ez zidan garbi eman "utik!" ez zuen nonbait-eta entenditu tutik: ahaleginak ahalegin ez zen jarri zutik.
Hitzak: Jesus Mari Mendizabal Musika: Mamen Maltzeta
|