TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«JO EZAK!»
IMUNTZO ETA BELOKI
ELKAR, 1991

 

ANTTON, OHORE

1

Agurrarekin ohore

nahi diogu eskeini

Altzagako semea zen

Antton Ibargureni (bis)

Batzen gintuen mendiak

hor eraman hinduen hi

hutsune hau bete nahirik

kantuz hasiko nauk ni

Agurrarekin ohore

nahi genioke eskeini

hutsune hau bete nahirik

kantuz ariko nauk ni

2

Euskalzale legegizon

bainan lagun lehenbizi

baserritarren babesle

alaitasun irrintzi (bis)

Mendiaren sakonera

nahiz uste gabean jausi

gizatasun gailurrean

beti egongo haiz hi

Euskalzale legegizon

bainan lagun lehenbizi

gizatasun gailurrean

beti egongo haiz hi

3

Himalaiako elurrari

poztasuna dario

mendizaleen gorpuak

txertatu bait zaizkio (bis)

Elkarrekin bizi gaituk

oroimenak hala dio

agur Antton berriz arte

sekula ez adio

Himalaiako elurrari

poztasun anitz dario

agur Antton berriz arte

sekula ez adio

Hitzak: M. Mendizabal

Musika: Imuntzo-Epelarre