TRIKITI TESTUAK
|
«JO EZAK!»
ARTZAI BAT Haur bat zela hartu zuen aitaren lanbidea artaldea bere lagun mendia senidea hutsune bat bihotzean ondo bete gabea ordu galdu ilunetan zuen bakardadea
Erreginak ziruditen lainoeri begira egongo zen malko batzuk sortu arte begira gau giroan zeinen eder izar denen dizdira abestuaz hainbat aldiz maite nautenak dira
Diotenez izarretan izarrik argienak berarentzat har zituen artzaitxoaren penak geroztik non dago artzaia? dio jende gehienak berarekin jaso zuen asko maite zuenak
Zeruan izar asko da sekula ez bakarra eta ordutik beste bat haundia ta edarra alperrikan ez zen izan artzaiaren negarra izar ederrenarekin bihurtu zen izarra
Hitzak: X. Narbarte Musika: Imuntzo-Epelarre
|