TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«JO EZAK!»
IMUNTZO ETA BELOKI
ELKAR, 1991

 

PENA DUT

Pena dut eta dolore

maitasun apurrik gabe

lur gozo honen landare

begiak zeru kolore

dituzu.

Begiratzean biluzten duzu

nere maitasuna ai ai ai

zorionaren ekartzailea

izan amorosa, hau poza.

Kantari errexinula

airean zuregan doa

darama ene mezua

zurekin ene gogoa

ai ai ai

Bihotz eritu

honen taupadak

musika baladak

dantzatuz

Sentipen sentipen hutsak

zurekin ai zer plazerra

eri dut eri bihotza

zurekin nere ametsa

ai ai ai

Ez al da pena

alperrik ene

maitasun gardena

ai ai ai

Hitzak: Beloki

Musika: Linda Ronstadt