TRIKITI TESTUAK
|
«JO EZAK!»
IRRIFARRA Mintzatu ahal banedi senti dedan egiz mintzatu ahal banedi senti dedan egiz berdinikan ez dezu beste bat aurpegiz ai ai ai beste bat aurpegiz bi izartxo dituzu zeru hortan begiz bi izartxo dituzu zeru hortan begiz
Guztiz aberatsa da euskaldun jardina guztiz aberatsa da euskaldun jardina zu berriz horko lore danen erregina ai ai ai danen erregina jardinero guztien amets atsegina jardinero guztien amets atsegina
Arrosa maiatzeko arantzarik gabe arrosa maiatzeko arantzarik gabe ni horrela ikusita zu ondo al zaude? Ai ai ai zu ondo al zaude? nahi gabe egin zera bihotz honen jabe nahi gabe egin zera bihotz honen jabe
Pentsatu hutsarekin hartzen nau dardarak pentsatu hutsarekin hartzen nau dardarak eguneko kezka ta gaueko negarrak ai ai ai gaueko negarrak denak ordaintzen ditu zure irrifarrak denak ordaintzen ditu zure irrifarrak
Hitzak: Herrikoiak Musika: Imuntzo-Epelarre
|