TRIKITI TESTUAK
|
«TRIKRISIA»
KATTALIN Etxe txiki txukun baten zure aitetamekin zinan bizi, zintzo bizi ene maite Kattalin.
ENE MAITE, ENE MAITE ENE MAITE KATTALIN SEKULAKO TA BETIKO GALDU ZAITUT KATTALIN.
Bainan eder zinan zinez zinez izar bat bezin, ile gorri baita zorri zuk bazenun Kattalin...
Ibaiera zinan joaiten zure aate beltzekin goiz batean, bat batean, ito zinan Kattalin.
Lertu arte zenun edan sabel bete ur zikin... nik bai minez, min saminez negar egin Kattalin.
Ilerrian bada lore euzki-lili krabelin zu zaituzte badut uste ongarritzat Kattalin.
Hitzak: Jon Mirande Musika: Flako Jimenez
|