TRIKITI TESTUAK
|
«TRIKRISIA»
BEHINGOZ Begiratu zenidan taberna haretan ordutik hiru kafe hartzen ditut bertan azukrerik ez diet botatzen uretan bakarrik zu azaltzen zeran egunetan.
Zoratzen hasia naiz zure begiekin berde-berde dauden semaforo hoiekin pasa edo ez pasa ezingo dut jakin hitzegiten ez badut zure ezpainekin.
Pozik ikusi zaitut gaurko ametsean itsasorik ez zegon hondartza ertzean baina konturatu naiz berriz esnatzean basamortu bat zela hondartza ezean.
Erori nahi dut zure koba zulotara baina ez duzu bidean pixtarikan laga nik beldurra badaukat eta zuk ikara pausorik eman gabe geratuko gara.
Hitzak: Jon Maia Musika: Imuntzo
|