TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«BIZKAIKO KOPLA ZAHARRAK»
TAPIA ETA LETURIA / XABIER AMURIZA
TRIKI ELKAR, 1999

 

MATXINTXO GUREA

Ai ze gizon zurra dan

Matxintxo gurea

prakatxo zarrak eta

ona umorea.

Igaz artorik ez ta

aurten hil andrea

ze bizimodu dok hori

Matxintxo gurea?

Eztot inoiz ikusi

gure Matxin lotan

orduan bere al deuko

pipea ezpanetan.

Pipeak hilten deutso

barruko gosea

pipa horri esker bizi da

Matxintxo gurea.

Hitzak: Herrikoiak

Musika: X. Amuriza