TRIKITI TESTUAK
|
«BIZKAIKO KOPLA ZAHARRAK»
SANTA LUZIETAN Santa Luzietan gaba da luze San Bernabetan egune nobera ondo egon ezkero ezta erruki lagune.
Aite yoan da Bituriera ama lepoan hartute aite etorri da Biturietik ama bidean galdute.
Biturie baino honantzago legoa batez Gamarra kakarraldoak bran-bran eginde hantxe itxi dot senarra.
San Antonio San Antonio txarrie gexo danean San Antonio ezta esaten urdeie yaten danean.
Logure naz ta lo eingo neunke banauko oirako lagune badaukot oirako lagune baie agure lepo makurre.
Obabatxue kunkurrun gaur zoaz ta biher erdu alboan dodan papaoa baino gurago zindukedaz zu.
Hasiak egina dirudi eginak urre gorria mila neska baino gurago neuke etxean zorro handia.
Andra galantak Azkoitin dira galantagoak Azpeitian heldu nintzanean neu Arratian artazukua zirakian.
Sein honen aita prailea da ta ama beata santea begi ederrokaz ama dirudi hanka okerrokaz prailea.
Etxe ganean negu gorrian loratu da ereinotza non eta noren ondoan ete dabil gure gizon motza?
Urkiolako denderuari larogeigarren urtean zaldar batek urten deutso orkatileko zanean.
Hitzak: Herrikoiak Musika: Herrikoia-J. Tapia
|