TRIKITI TESTUAK
|
«BIZKAIKO KOPLA ZAHARRAK»
AMAREN ALABARIK Amaren alabarik munduan badago gizon kanpo-ederrez neu aserik nago.
Sagar bat erreta ta beste bat gordinik ai ze bizimodua gastaten dodan nik.
Txikitxu politori zer dozu negarrez? Aitek tabernarako dirurik emon ez.
Aitek tabernarako dirue emoteko berak hartuko leuke nok emon baleuko.
Etxetxo zar bat dago Barazar ganean etxako urik sartzen aterri danean.
Errekara joanda begi biek bota bat baino eztekonak biek zelan bota.
Arin arin eiten dau soloan erbiek hutsik egiten ditu punturik erdiek.
Altuen San Bernabe bajuen Gordobil Mekoletako plazan tanboliņe dabil.
Gaztea nintzanean denpora batean enintzen sosegatzen ezkondu artean.
Hitzak: Herrikoiak Musika: Herrikoia-J. Tapia
|