TRIKITI TESTUAK
|
«JUERGASMOAN»
EROMERIAN Munduan beste asko legez bizi gera bizi geranez gu bezain ongi bizi denik gutxi delako ustez.
Ba dago ta bonbon ez batego egon ondorengoak hor konpon Progresoak zer on egin ote dion naturari aspaldion.
Eromerian Eromerian bizi gara bizi guk zer gura, hura uka Eromerian EromerianArin-arin arian
Hauteskundeak dira hemen urtean lau aldiz bederen aurretik denak irabazle eta berdin ondoren
Emazu botoa ez izan tontoa horrenbestekin nahikoa. Izan praktikoa demokratikoa bota zazu betikoa
Eromerian Eromerian bizi gara bizi guk zer gura, hura uka Eromerian Eromerian zirko honen erdian
Abaltzisketatik Moskura hau da munduaren itxura: erdiak beste erdiari egiten dio burla Gorbatxofek Bushi milaka goraintzi kendu ditzagun bi misil Busek Gorbatxofi ederra hago hi kendu ezak hik lehenbizi
Eromerian Eromerian bizi gara bizi guk zer gura, hura uka Erornerian Eromerian zu hemen eta ni han.
Hitzak: Joserra Gartzia Musika: J. Tapia
|