TRIKITI TESTUAK
|
«JUERGASMOAN»
HIK LAN ETA NIK JAI Bazekiat lanean jolasten ere bai ez dakidan gauzarik ez diat egin nahi. Hi ere izango haiz zerbaitetarako gai egingo al diagu hik lan eta nik jai?
Buruan haizea ta irria hortzean odola dantzatzen zait soiñua jotzean Ez bilatu negarrik nire bihotzean nahikoa egin nian mundura sortzean.
Maitatzea jolasa izan baliteke txikitatik izan dut jolastea maite. Hain ona ta erreza pena litzateke mundutik joatea nahiko egiteke.
Ongi dibertitzeko mutil eta neska aski dira bi esku eta hiru pezta. Astegunez jai eta jaiegunez festa jolasa bezalako zoriorik ezta.
Hitzak: Xabier Amuriza Musika: J. Tapia
|