TRIKITI TESTUAK
|
«ERO»
LETURIA ETA TAPIA Letu ta ni, ni, ni, bikote alaia Letu ta ni, ni, ni, musika ta jaia azken aldi hontan hartu dut usaia soinua jotzen hastekoa berak duela nahia.
Letu ta hi, hi, hi, bikote alaia Letu ta hi, hi, hi, musika ta jaia azken aldi hontan hartu duk usaia soinua jotzen hastekoa Letuk duela nahia.
Disimuloan alferrik ari haiz soinuari begira ikusi izan haut maiz.
Botako dituk izerdialdi latzak nik adina azkar mugitzerako behatzak baina hori nahi ba duk to! trikitixa hartzak.
Tapi ta ni, ni, ni, atzera ta aurrera Tapi ta ni, ni, ni, "rollo" txarrik "ke ba" baina susmoa dut entzunda Joseba panderoa astintzen hasi nahian dabilela bera.
Tapia ta hi. hi, hi, atzera ta aurrera Tapi ta hi. hi, hi, "rollo" txarrik "ke ba" baina susmoa duk entzunda Joseba panderoa astintzen hasi nahian dabilela bera.
Iritxi zaiguk azken momentua tori hik panderoa nire instrumentua.
Baina nahi diat nahi bada pakia nire izena hirean aurretik izatia gaurtik aurrera gara Leturia ta Tapia.
Ari zerate "txorakeritan" pozik haurrak dirudizue ez al duzue lotsik?
Zuen arteko kontua konpondu guretzat behintzat bat ala bestea berdin du ta gaurko emanaldia lehenbailehen ordaindu.
Hitzak: Mikel Markez Musika: Tapia eta Leturia Band
|