TRIKITI TESTUAK
|
«ERO»
BARRUTI HONEN LARRETAN Barruti honen larretan pozik sartu gera bertan, lan tresnak hatzaparretan eta begiak arretan.
Aurrekaldera begira: ezpain sutsuen desira, ta hortz zurien dizdira elkar jaten ari dira.
Zapatila ta zapatak, zerrautsetan zalapartak, nahiz izan asmo ausartak lurrean ibili hankak.
Sapaian kea nagusi, lainopean gaude kasi, kezkak badoaz ihesi begiradekin nahasi.
Hormak dauzkagu ixilik, ixilik baina bizirik, hainbat erropa zintzilik ta gorputzak itsatsirik.
Leihotan lurrun zuria, hotz-beroen ixuria, kontrasteen irudia ispilu bat degu ia.
Komoneko ate ertzak, larrialdi eta presak, itxoin ezan, itxoin ezak! ondo zaindu lore beltzak.
Musikaren zurrunbari keinuka hainbeste argi, ez al gera eskainka ari gorputza eromenari?
Usain gozoen lurruna, belar erreen lizuna, izerdi-garraztasuna, hau sudurren osasuna!
Barra gaineko antsia: dantzatuz edalontzia, uxatzeko tristezia atera anestesia!
Hitzak: Mikel Mendizabal Musika: Tapia eta Leturia Band
|