TRIKITI TESTUAK
|
«ERO»
OIHAN JAIA Lurreko hizkuntzen jaia lurreko hizkuntzcn jaia oihana dago iskanbilatsu alaia oihana bete da jendez ta kolorez.
Hizkuntzen lurreko festa hizkuntzen lurreko festa jendea litxarkerian eta barrezka jendea nahasturik borobilean.
Erdu, erdu, sartu oihanera zatozte, crdu, gurekin jatera.
Kiliwa, suomi. adivasi catalan, mahori, Bayamulenge kukapa, bereber, kitxe, kurdo kaiapo, aimara, ingusheto.
Jan ta jan, dantza ta dantza edan eta edan, hau dek hau saltsa!
Lurreko hizkuntzen jaia lurreko hizkuntzen jaia oihana dago iskanbilatsu alaia oihana bete da jendez ta kolorez.
Parrandarako gatoz geure borondatez eskuminak guztioi euskaldunen partez garena gara eta arrenkurarik ez mintzoa dantzatuaz eta tripa betez biziminaren minak libertitu bitez.
Lehertzen ari da algara lehertzen ari da algara bitxi da, baina oraindik bizirik gara bitxi da, denak lurretik!
Dantzan ari da denbora dantzan ari da denbora agian iragana gero izango da agian dena da gaur, dena da jaia.
Hau dek festa, hau dek hau lurra hau dek martxa, hau dek atxurra!
Ai, denontzat atol bana laranja, panela, marihuana kakao, elote, koka, banana sagardo, igurtzi, ai laztana.
Jan ta jan, danta ta dantza edan ta edan, hau dek hau saltsa!
Biziminaren minak libertitu bitez mintzoa dantzatuaz eta tripa betez garena gara eta arrenkurarik ez eskuminak guztioi euskaldunen partez parrandarako gatoz geure borondatez.
Hitzak: Jon Sarasua Musika: Tapia eta Leturia Band
|