TRIKITI TESTUAK
|
«TAPIA ETA LETURIA BAND»
UDAZQUEN GAU BATECO AMODIO COPLAC I Udazquen ilunabarra Ixila eta bacarra... Haice epelac escutan dacar Maitasunaren dardarra.
II Itsas ertzeco harean Maitale biac parean... Ezpaiñ gorriac trabatu dira Maitasunaren sarean.
III Ahoac larre guritan Yolas moeta guzitan... Amore billa jira biraca Dabiltza apar zuritan
IV Mingaiñac ibai urtsuan Eztizco labe sutsuan... Barne tristura itto nahi dute Sentimenduen putzuan
V Gorputzen larru aratza Maite laztanen baratza... Behatz fiñduac haria dira, Bular zuriac ardatza
VI Ceruan laiño gorrantza Desira miñen frogantza... Izter zuritan lehunqui doaz Escu beroac gorantza
VII Gau farolaren focoan Escu laztanac jocoan... Behatz lucea irristatzen da Atseguiñaren zocoan
VIII Gorputz zuriac lardascan Hondar gorritan arrastan... Gogo lizunac escuz garbitzen Gozamenaren harrascan
IX Odol iraquiñ gordeac Bihotz taupada dorpeac... Maitasunaren sabel gorrian Haraguiaren colpeac
X Arrats gorrico enigmac Izar zurien esgrimac... Olatu hotsac marcatzen dittu Placer arnasen errimac.
XI Ur gueldiaren dirdira Gorputzac baretu dira... Maiteminduac lilluraz daude Biac elgarri beguira.
XII Ceruco cristal altuac... Poz urdiñaren arcuac Arrats lucean cantari doaz Elear escutic hartuac:
XIII Musica amaigabean Nota eztien clabean... Amodioac iraun dezala Oroimenaren labean.
Hitzak: Patziku Perurena Musika: Joseba Tapia |