TRIKITI TESTUAK
|
«TAPIA ETA LETURIA BAND»
ARANTZAZUN BEHERA Kamioi haundi bat baetorren bozina hotsean, Arantzazutik be(h)ra, be(h)era! Be(h)era!
Arbolatxu bat jaroala lotuta zazpi prailek zainduta, Saindu-ta... Oņatin zehar sartu zan Probintziara zuzen zuzen gure kamioia, Arbolatxuen adarrei helduz ebela botaten euren sermoia:
EKIN eta JARRAI Arreba ta anai, Ostotxu bana emongo dautsuegu danai!
Okerretara hartu eben SARTALDERAKO estarta zaharraren ondoan SORTALDERANTZA jo eben apur bat baina han mugarria egoan, Hegoan!! Idi parea halantxe joaten ei da buztartuta badago, Alboetara ez ei eben sekula santan begiratu gehiago:
JARRAI eta EKIN Ostotxuarekin Guri noiz helduko Jakun nork jakin!
Azkenerako ez SORTU ez SARTU kamioia han juan zan guzurra bada agertu bedi Derioko plazan!
Ta ez bazan...
Hitzak: Unai Iturriaga Musika: Mikel Artieda
|