TRIKITI TESTUAK
|
«TAPIA ETA LETURIA BAND»
SUPOSITORIOA Kaixo kaixo Hau da esteasuna supositorio sortu izana denok badakizue zein den nere lana argizari naiz ez bisturia, ez labana "hau hartu eta sendatuko haiz" gehienen esana plastiko zaharra erantzi eta nolako afana zost! irentsi naute, zurrupatu, eurengana paso paso so, paso so... Goruntz noa errebueltan zehar bat, bi, hiru, lau, bost, sei, izerditan, hamar ia izakera ere galtzear nekean lodia egin du mehar horra trabeska enbor bat, bi adar, pasatzerakoan, burua makurtu behar
preso preso so preso preso so Helmugatik gertu oinazetan lehertu mehetu mehetu mehetu urtu, urtu, urtu ahitu ondo izan, ondo izan ahitu, ai ai o, ai o, ai ai, o...
Hitzak: Andoni Egaņa Musika: Mikel Artieda
|