TRIKITI TESTUAK
— |
«LAJA ETA LANDAKANDA»
MENDIKO OSASUNA Mendien edertasuna azaldu nai det argira bat ez lezake aspertu bazterretara begira gauz ederrak ikustera igo gaitezen mendira.
Entzuten diran doñuak goxoak eta eztiak iturritxoen ur otsa ta txorien abestiak Jaungoikoak orrelaxe egin ginduzen guztiak.
Gosetuta ere bada gizonarentzako aña okaran eta urritzak maxusta eta gaztaña sarriago bisitatu behar degu mendigaña.
Dihar bat egin ezkero etortzen da erantzuna mendi batak besteari emandako oiartzuna gora mendiko pakea ta mendiko osasuna.
|