TRIKITI TESTUAK
|
«TRIKITILARIAK»
UDABERRIAN Udaberrian abiatu nintzen dama gazte bat bilatzen atia kox-kox jo nion baina ez ziraden erantzuten.
Errespuesta eman eta gero maitia zer nahi zenduke zure gustua horrela bada biok lo egingo genduke.
Zure aita tabernan dago ama berriz sukaldian hemen ataian egongo gera hoiek lotara artian.
Atai aldian hotza egiten du hozkildu egingo gera nere mantia zabaltzen badet biok tapatuko gera.
Zuk ere tira nik ere tira apurtu egingo genduke nere herrian mantak badaude berriak diruan truke.
Atia ere tirrikiti-tarra zakurra berriz zaunkaka atiarena nik egingo det zakurrak zeinek ixildu.
Zuk txakur hori ixildutzeko eper bizia behar du eper bizia harrapatzeko mutil mantxua zera zu. |