TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«TRIKITILARIAK»
SAKABI ETA EGAŅAZPI
TRIKI ELKAR / EDIGSA/HERRI GOGOA, 1975 / 1995

 

NESKATXA GAZTEAK

Pixkat aitatzeko ba ditut uztiak

sala fiestatako neskatxa gaztiak

hau dek komeria, neskatxa gaztiak

pixka bat aitatzeko ba ditut uztiak.

Erdi illunpe edo argi gorrietan

zer moduz zabiltzate paraje hoietan,

hau dek komeria, paraje hoietan

erdi illunpe edo argi gorrietan.

Mutil gustokorikan inguratutzian

arrimatutzen dira dexente antzian

hau dek komeria, arrimatutzian

mutil gustokorikan inguratutzian.

Ondo gorde zazute edertasun hori

edozeņen eskutan ez behintzat erori.

Ai, ai, maitiak ez behintzat erori,

ondo gorde zazute edertasun hori.