TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«TRIKITILARIAK»
SAKABI ETA EGAŅAZPI
TRIKI ELKAR / EDIGSA/HERRI GOGOA, 1975 / 1995

 

DURANGON BAZKALDUTA

Durangon bazkalduta

Maņerian gora

zakur zulon jausi naiz

ipurdiaz gora

ai, oi, ai,

ipurdiaz gora.

Maņeritik hasita

Urkiolaraņo

ez dago besterik

aldapia baiņo

ai, oi, ai,

aldapia baiņo.

Aita San Antonio

Urkiolakoa

hamaika nesk-mutil

uztartutakoa

ai, oi, ai,

uztartutakoa.

Akordatzen ahal zera

zer egin genduan

Urkiola gaineko

paguan ondoan

ai, oi, ai,

paguan ondoan.