TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«TRIKITILARIAK»
SAKABI ETA EGAŅAZPI
TRIKI ELKAR / EDIGSA/HERRI GOGOA, 1975 / 1995

 

MENDIZALEAK

Mendizalean kontuak

noa esaten hastera

nola ibiltzen diraden

gailur batetik bestera.

Mendia maite duanak

hau du bere gozamena

ta mendian onerako

egingo du ahal duena.

Mendietako iturri

ta gurutzeak apaintzen

mendigoizale zintzoak

beti dira ahalegintzen.

Euskaldun mendizaleak

bide hortatikan jarrai

gero ta indar gehiago

emanaz ohitura zaharrai.