TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«TRIKITILARIAK»
SAKABI ETA EGAŅAZPI
TRIKI ELKAR / EDIGSA/HERRI GOGOA, 1975 / 1995

 

BASATXORITXU

Basatxoritxu moko luzia

ez juan zerura billa,

aingerutxurik bihar ezkero,

horra hor nere mutilla.

Bere musua elurra da ta,

sua bihotz ta ezpaņak,

bertan urturik biziko dira

nere bularra ta zaņak.

Ai nork leikien urrezko orratza

urre medalla ta katia!

Urrez hasi ta bukatutzeko

haurtxoa honen jantzia.

Larrosatxuak lau orri ditu,

krabelintxuak hamabi,

nere mutillak gura duana

eskatu bere amari.

Nere maitetxo zoragarria,

biziro maite nazuna.

Galarragako lore polita,

nere begien zoriona,

zu zera nere bizitz-aldi

hau argiz betetzen dezuna,

ilun guztien alaigarria,

zu zera nere kutuna.

Mendi tartean gu bizi gera

alaitasunez beterik,

baserri txuri alai hortantxe

dakagu guk nola bizi.

Mendiko haize ta eguzkiak

degu osasun ederra,

gaixorik gabe dijoazkigu

urteko egun gehienak.

Eguzkiak goiz muxu damio

gure etxetxo politari,

orduntxe laister aitatxo

doa zelaietara abeslari.

Zelai soroko ale mardulaz

badegu nahiko janari,

iturritxotik ur leiartsua

etxe guztiko edari.

Arratsaldian mendi atzian,

eguzki talo gorria,

poliki asko sartua da ta

illundu zaigu guztia.

Sukalde txoko-txokuan dago

amona maitagarria,

bere besuan izar bat dauka,

gure mutiltxo garbia.

Galdetu eta maite gaitula

erantzuten digu alai,

guk berriz, beti afal onduan,

berarekin jolastu nahi.

Zeru hoberik mundu honetan

nola gentzake eskatu?

Jainko maitea bihotz osoaz

beti dezagun eskertu.