TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

URRUTI NERE MENDITIK

«TRIKITILARIAK»
SAKABI ETA EGAŅAZPI
TRIKI ELKAR / EDIGSA/HERRI GOGOA, 1975 / 1995

 

Urruti nere menditik

joan nintzan dirutu nahirik

urrutietan nere bihotza,

nahigabe ta erdibiturik,

gelditu nintzan tristerik

pake santua galdurik.

Nere bihotza zegoen

Euskalerriaz pentsatzen

egun guztian gauaz gauza bat

beti zitzaidan oroitzen

zer pozik nintzan bizitzen

haurtxo nintzanian hemen.

Goguan nuen etxea

gaztain artean gordea

menditxo gainean agertzen zan

herriko eleiz maitea

ta hango kanpatorrea,

hainbat oroitzez betea.

Hemen igande goizean

meza izkilak deitzean

zenbat hots goguangarrizko

senti ditut bihotzean

haien poza barrenean

elizarako bidean.

Dena zeguen ederrik,

guztia pozez beterik,

ihintzez loriak, txoriak

danak zorionez abesturik,

baina guztien gainetik

ni nenguen atsegiņik.

Ez naiz ni, Jauna, gehiago

nere menditikan juango

atxurra nere lagun detela

baserrian naiz biziko

zuri eskerrak emango

pakez bete nazulako.