TRIKITI TESTUAK
|
«TRANPATAN»
MUSEAN Berrogei karta eskutan babarrun alean mahaian bikoterik abilenak beti elkarrekin lehian musean jokatzen hasi elkar menderatu nahian orain bezain harro ezetz amaierako garaian.
Jokatu leike dirua edo laurentzat erronda txapelketek ere dute orain sekulako moda aurrekoaren keinuak itxuraz zaintzea on da ez dago irabazterik bat erdi lotan egonda.
Kartak ikusitakoan zalantza asko kolkoan ale batzuk jotzen hasi edota pasoan joan egia eta gezurra nahasten diran jokoan berdintsu balio dute ondo ateratakoan.
Argitu dira haseran ziraden hainbat zalantza alde batera joan da garaipenaren balantza irabazleak betiko poza, buila eta saltsa galtzaileak hurrengoan garaitzeko esperantza...
Hitzak: Sebastian Lizaso Musika: J. Iparragirre
|