TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«TRANPATAN»
JOSEBA IPARRAGIRRE
IZ, 1997

 

EZIN ZAITUT HAUTSI

Adierazi nahi nuke

ta beti jartzen naiz dudan

zu nolakoa zaren

nola esan ahal dudan.

Entzuteko unean

gozo ta gazien mugan

lotzen duzu melodia

ritmoen ainguran

harrapaturikan nauzu

maiteminez zugan.

Lehena ta oraina

lorea eta arantza

rock and roll, arin-arin,

funk, ska nahiz baltsa,

agarrauan, sueltoan,

lasai egin leike dantza,

txoznan jarritakoan

sekulako martxa.

Zu jotzen hasi orduko

ziurra da saltsa.

Zinanetikan neure

esku artera iritsi

ez dut plazarik plaza

egin saio gutxi.

Droga gogor bat zera

ezin zaitut inoiz utzi

hauspo koloretsua

ireki ta itxi

nahiz ta gogoz astindu

ezin zaitut hautsi.

Hitzak: Mikel Markez

Musika: J. Iparragirre, Txema Garces