TRIKITI TESTUAK
|
«TRANPATAN»
BAIETZ Dantzaleku batean pista bete betean neska bat begiz jo dut besteen artean. Ez hadi izan umea lotsati ta xumea orain ala inoiz ez hauxe duk unea.
Pausaje ziurrez joango natzaio nire ausardia gustatuko zaio apustu egiten dut liluratu baietz bai, ez, bai, ez...
Neska hori lista da igartzen da bistara dantza eskatzekotan joan nadin pistara. Sentimenduen guda gogoa, lotsa, duda... eskatzen hasi eta pieza bukatu da.
Pausaje ziurrez...
Kantu bat eta beste noiz hasi dantza eske azkenik banoa ta prepara zintezke. Sartu naiz hitz hauekin "Aizan nahi badun jakin nik ere ez dinat nahi deus ere hirekin".
Pausaje ziurrez...
Hitzak: Andoni Egaņa Musika: J. Iparragirre
|