TRIKITI TESTUAK
|
«NOIZ ARTE?»
KIROLAREN HARROBIA Izenik aipatu gabe baietz konturatu denak pelotan ta kirolean herri honek dauzkan famak lehenago izandakoak eta orain dabiltzanak lehen ere seme bikainik munduratzen zuen amak.
Pelotarien sehaskan nork ez ote du aditu garaian garaiko markak sarri gaindituak ditu herri artekotan ere txapel ugari baditu ta auskalo noiz artean oraindik ez da gelditu.
Aizkolarietan ere garai baten notizia Kataolatza ta Korta Txiki anaiak ta Luzia Rekalde aita-semeak nolako dotorezia izen hauek aipatzean esana dago guzia.
Etxezakorta ta Usula hamalauko kubikuan lehen ere indarrik gabe ez zen jarriko lepuan ta Ziorra bera ere zeinek ez dauka goguan kilo gutxirekin baina aipagarria genduan.
Zilindro eta koadroak kubiko ta biribilak Goenatxo bi anaiak zer nolako marka pilak ta Elortzak txirrinduan bazitun urte abilak Aupa Elusu, Korta ta Gartziaren pantorrilak.
Musika: Epelde-Larraņaga Hitzak: Larraņaga
|