TRIKITI TESTUAK
|
«NOIZ ARTE?»
EZIN LEIKE HOLA Lehengo apaizak edo eliz giro hura zergatikan ez dakit baina aldatu da dotrina zen bizitza zerua helmuga garai hartako kezka beldurra ta duda ta lehen pekatu zena festa bihurtu da.
Orain edonola orain edonola ta ezin kontsola ezin leike hola.
Meza latinezkoa gainera altutik nahiz eta ez genuen konprenitzen tutik sermoia bai euskaraz gogor pulpitutik hilean behin aitortza hor ez zegon dudik ederki aldatuta gabiltza ordutik.
Orain edonola
Gaztea gazte bada beti ez da zintzua seigarren agindua zen garrantzitsua apaiz galdetzailea asko zen bitxua non zebilen jakin nahi gure kartutxua hortik kontrolatzen zen herri gehientsua.
Orain edonola
Aste santuz daukagu aldaketa latza seriotasun hura galdua du antza orain oporraldiak urrun garamatza elurretara edo bestela hondartza denentzat gerta bedi pazku aberatsa.
Orain edonola
Musika: Epelde-Larragaņa Hitzak: Larraņaga
|