TRIKITI TESTUAK
|
«NOIZ ARTE?»
MAHASTI BATEN ONDOAN Ardangela bat hiltzear dago kupelak hutsik badaude nere bihotza ere berdintsu zure maitasunik gabe. Bodega ondoan mahats eder bat erdi beltz erdi berdea ahora pozik eramango ta ezin ausartu ordea.
Fuenmayortikan Haro tartean mahasti baten onduan probatu nuen goxoa zen ta huraxe daukat goguan.
Geroagoan tolare fina hasi zenean estutzen ondorioa probatu arte ez zintudan ezagutzen.
Liztor gehienek zulatzen dute gozatutzean mahatsa baina ardoa atera zaigu ozpina bezain garratza.
Mahats adarrean gozoa zinen barrutik eta kanpotik kalitatea urrun ordea amesten nuen ardotik.
Musika: Ranchera herrikoia Hitzak: Larraņaga
|