TRIKITI TESTUAK
|
«NOIZ ARTE?»
PLAZATIK PLAZARA Udaberri garaia ederra da guztiz mendi zelaiak jarriz lore usai eztiz tarteka gozatuaz euri ta eguzkiz goiz iluntzetan berriz txorien abestiz.
Ixilik egoteko sortuak ez gara kantuz bizi nahi degu txorien gisara herririk herri gabiltz plazatik plazara zu ere inguratu zalia bazara.
Festazale zirenek egia zioten umorea ez zala dendatik erosten kukua kantuz dabil herri dena pozten txantxangorria utzita familia hazten.
Ixilik egoteko
Kukuaren bizitza hori ikusita trikitilaitaz nago pentsatzen hasita astean hiru-lau bat tokitara zita familiko giroa nonbaiten utzita.
Ixilik egoteko
Kantu kantari gabiltz kukuaren pare maite gaituzte eta gaitzerdi halare lehengo esaeretan gu ere bat gaude ez dala zorionik sufrimentu gabe.
Musika: Epelde-Larraņaga Hitzak: Larraņaga
|