TRIKITI TESTUAK
|
«GAUEKO ERRONDEA»
NERE AITORTZAK Geure bizimoduaz ahazten gara gu maiz, ta hobe izanen da aitortzea garaiz: sartu banintzen sartu lekaidetan apaiz, landerrei hamaika sos eder kendua naiz.
Ez duzue askiko zortziko batekin, nahi baldin baduzue nahikoa far egin. Dena esan behar dut kontatzen hastekin; maitasuna egin dut serora gaztekin.
Haize indarren menpe dabilkit gorputza, hemendik hara eta handikan honuntza, kolpe asko tira dut bainan beti hutsa, libertaderik bada? zakurraren putza!
Iluna bada nonahi argitasun pixka, arrats luzean noa bidean ixilka: hilargia farrez dut izarrak maxika. Haizeak jasoko du nere gau musika.
Musika: Zabaleta eta Imanol Hitzak: Patziku Perurena
|