TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«GAUEKO ERRONDEA»
ZABALETA ETA IMANOL
ELKAR, 1994

 

UDA KANTA SARGORIAK

Zeru garbian adats urdinez

urrez jantzia erregina,

bere ezpata beroen mende

munduaren atsegina.

Sasi tarteko harri berotan

kiribilduak sugeak,

kristal zatiak zulatu nahian

eguzki printza luzeak.

Eguzkiaren berotasunak

sutan daduzka arrokak,

txoko gordean erantzi ditu

neska gazteak arropak.

Neska kozkorra belaun burutan

aitona erdi kantari,

eguzki printzak biltzen ari da

su emateko pipari.

Ate ondoko aulki xaharrean

josten ari da amatxi,

hari xurian nahasi zaizkio

eguzkiaren printza bi.

Eguzkiaren....

Gorputz txurian larru leuna

eguzkiaren urretan,

atseginaren kristal azpian

murgilka dabil uretan.

Ur garbitatik irten denean

larru gorritan kanpora,

eguzki printzak bildu zaizkio

gorputzaren abarora.

Eguzkiaren ....

Musika: Tradizional amerikarra

Hitzak: Patziku Perurena