TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«JUANITA»
FURUNDA
IZ, 1998

 

ZARATA

Hau da zarata, hau gehiegi da-ta

oraintxe daukagu isiltasun falta,

zaratatxo honek duen zalaparta

gu buruko minez jartzeko aparta.

Gutaz errukitu, ez ezazu jarraitu,

sufrimendu honek ai, mugak baditu,

zarata alua behar dueu amaitu

musika guztia izorratzen baitu.

ZARATA GEHIEGI, ZARATA EZ SEGI,

ZARATA, ZARATA, ZARATA IXO!

Jakin nahi badituzue zarataren kalteak, galdegiozue nere osabaren astoari,

berak ere badaki eta hori.

Musika: Aitor Furundarena

Hitzak: Aitor Furundarena